Donostian eskuz egindako poltsak, nire eskuekin ehundutak jutearekin
Maria Jose naiz eta txikitatik sortzen dut kakorratzarekin!
Esan dezaket ia ia memoria dudanetik, nire burua gogoratzen dut kakorratza eskuan! Zenbat ordu eman nituen amona eta birramona Emirekin ehuntzen!
Beraiek erakutsi zidaten arropak eta osagarriak sortzen ehuntzen niretzako zein nire gertukoei oparitzeko.
Zein zoriontsu nintzen ni kakorratz lanak sortzen eta beraiekin momentu politak elkarbanatzen! Gaur egun norberak bere jantziak sortzea modan dago, baina garai haietan, ehuntzea “zaharren edo amonen” zereginak ziren…
Gustoko izan arren gehiegi lotsatzen ninduen kakorratz lanak jende aurrean egiteak! Beraz urte askoz, izkutuan jarraitu nuen ehunduz (astirik gabe)…Pandemia iritsi zen arte.
Jutezko fibrekin poltsak ehuntzeko erronka
2020ean jutea aurkitu nuen, zein bere abantai ekologiko guztiak. Horrela juteaz maitemindu nintzen. Konfinamenduan beste hainbestek egin genuen bezala, denbora pasatzeko nire zaletasun gustokoena erabili nuen.
Donostiako betiko kordeldegian jutezko harilak erosi nituen, zerbait berria probatzearren. Ez zen materiak errexa kakorratzarekin lantzeko, baino nik jutea landu behar nuen!
Ikasteari eutsi nion, jutezko hari desberdinak probatu nituen, eta azkenik lortu nuen. 2020 urte osoa ehuntzen pasa nuen jutezko hariarekin. Poltsak sortu nituen, tamaina eta kolore askotakoak. Saskiak, loreontziak, eskuzorroak, alfonbrak, eta bururatzen zitzaidan oro sortu nuen.
2021ean profesionalki hastera animatu nintzen. Horrela sortu zen Emi Artesania. Emi, amona eta birramona bezala.
Beraien homenez, eta beste hainbeste emakumeen homenen, beraien bizitzako orduak ehuntzeko arteari xede onez, pazientziaz eta mimoz eman zizkien horien homenez.
%100 Euskal Artisautza
Nire sormenen lantze prozesua %100 artisaua da. Eta guztiz Donostian egina.
Yutezko haría Brasiletik jasotzen dut, ekologikoki eta etikoki sortzen dute bertan, eta behin Donostian nik neuk ehuntzen dut kakorratzarekin. Bai, puntuz puntu! Eta larrua? Nire eskuekin landuta ere!
Poltsa barruko kotoizko forroak eta kremailerak jarauntsi nuen Singer josteko makina oinpekodun zahar batekin josten ditut…
Ba al dakizu zeinekin? Gaur egun apaintzeko erabiltzen diren horietako batekin! Nirea bizirik mantentzen dut nire sormenekin.